XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALLAN - Ezin dut! BOGART - Zai daukak! ALLAN - Nola dakizu? BOGART - Nik den-dena zekiat, sinestuidak!

ALLAN - Altxatu egingo da... baietz apustu...

BOGART - Momentuz, eserita zegok, eta hire zai... etzak berriz ere hondatu!

ALLAN - Konforme, txo... ahaleginduko naiz... Baina nere modura... Poliki...

(Oso ikaratuta eta urduri, jarrera egokian ipintzen saiatzen da).

Salto egiten badu, txantxetan ari naizen plantak egingo ditut!

BOGART - Azkar! ALLAN - Eta parrez hasten bada?

(Musu eman behar dion momentuan, telefonoak jotzen du; Allanek salto egiten du eta ikaragarrizko izuak hartzen du).

Hauxe behintzat ez nuen espero! (Berriz telefonoa).

Telefonoa! (Erantzutera doa). Dick izan baietz! (Telefonoan). Bai?, kaixo Dick... Bai, hemen dago nerekin... Hemendik pasa da eta neronek ere joan beharra baitaukat... Bai bi lagun zahar bezala... Zer edo zer hartu eta gero zinera joatekotan ginen. Bai, bai ondo nago... Baina ez al zinen bada, Chicagon? Orduan konferentziarekin xentimorik gabe geldituko zara... Egon, egon... Lindarekin jarriko zaitut... (Telefonoa) Lindarekin jarriko zaitu... (Telefonoa ematen dio). Zurekin hitz egin nahi du. Chicagotik.

(Bogart besaulkiaren aurrez jartzen da).